Hezkuntza antiautoritarioa
1921.urtean sortutako barnetegi-eskola dugu Summerhill, zenbaiten ustez, eskola honen eredua homeschooling-aren aurrekaria da.HIK HASI egitasmoaren webgunean aurkitutako artikulu hau interesgarria iruditu zaigu oso, ohiko pedagogia moldeetatik aldentzen den korronte bat azaltzen duelako eta esperientzia hau ezagutzeak, hezkuntzaren gaineko hausnarketa egitera bultzatu gaituelako. Planteamendu zeharo ezberdina ikusten dugu, bai haurrek eskolan betetzen duten paperean eta bai irakasle edo zentroko langileek betetzen duten funtzioan.
Pedagogia nahiz eskola berrien sorkuntzaren beharra argi dago, izan ereargi izan behar dugu, mundua aldatzen doan neurrian hezkuntza ere aldatu beharradagoela. Betiko eskolaren eredua zaharkitua geratu delakoan gaude, gizartearen aldaketa azkarretara, etengabeko teknologien aurrerapenetara eta abar moldatzeko ezinbestekoa ikusten dugulako bai pedagogien eguneratzea eta bai hezkuntza jasoko duen sujetuaren parte-hartze zuzena ere. Azken finean, bere etorkizuna da jokoan dagoena eta jakintza batzuk bereganatzeaz ez ezik, pertsona aske eta kritikoak garatzea beharrezkoa iruditzen zaigu, hori dela eta, eskola mota hau aztertzea eta ezagutzea egokia iruditu zaigu, beti ere bere alde positibo eta negatiboak azpimarratuz.Alexander Sutherland Neill, Summerhill eskolaren sortzailea, pedagogia antiautoritarioaren korrontearen eredu garbia dugu.Lehenik eta behin, esan beharra dago, kontzeptu honek gure interesa piztu duela, eta nolabait ideia honekin bat gatozela, haurrak ikasteko duen berezko gaitasuna era askean garatzea eta motibazioa ( egiten denarekin zoriontsu izateko ezin bestekoa) potentziatzea garrantzitsua iruditzen zaigulako, baina aldi berean beharrezkoa ikusten dugu ikastera araziko duen irakaslearen figurak indarra izatea.Esan beharra dago,gaur egungo eskola kontzeptutik aldentzen den eta praktikara gutxi eraman den arren, pedagogia modernoan oso aztertua izan den eredu honen gaineko gure kezka nagusiak, gizarteratzearekin eta batez ere, ikasgaiak era ezberdinean ematen direla eta, ondorengo ikasketa batzuetara jotzean, haur hauek izan ditzaketen zailtasunekin lotutakoak direla, nahiz eta itxura batean eman diren emaitzak onak izan. Bukatzeko, urreratze bat izan bada ere, gai honek gure jakinmina piztu duenez eta sakontzeak merezi duenez, hona hemen gaiari buruzko beste esteka batzuk:
-SUMMERHILL eskolaren webgune ofiziala-
SUMMERHILL-i buruzko aurkezpen interesgarri bat.
http://geurefuntzioa.blogspot.com/2010/10/summerhill-eskola-hezkuntza.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario