
Zer esan nahi du irakasteak, gizarte hegoamerikarrek XX.mendearen erdialdera bizi dituzten aldaketa bortitz eta mingarrien baitan?
Paulo Freireren erantzuna argia da, ``benetako heziketa, mundua eraldatzeko, pertsonaren praxisa, hausnarketa eta ekintzan oinarritua izan behar da´´.
Liburu honetan beraz, bere pedagogia eraldatzaile hori azaltzen digu. Ez dugu ahaztu behar, Freireren pedagogia, ``zapalduaren pedagogia´´ bezala ulertu behar dela, berak ez baitu transizio, adaptazio edota modernitatearen modeloetan sinisten, berak, modelo apurtzaile, aldakor eta eraldatzailea aldarrikatzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario