Imanol Igeregi.
Euskal Herriko Ikastolak Kooperatibako zuzendaria Euskal Herri osoko ikastolen kooperatiba berria sortuta, berezko hezkuntza eredua indartzea eta orain arteko bidean sakontzea izango dira aurrerantzean ere ikastolen ardatz nagusiak.
«Euskal Curriculuma da XXI. mendeko erronka nagusia ikastolentzat»
Ainhoa Sarasola.
Andoain Ekainean aurkeztu zuten Euskal Herriko Ikastolak Europako Kooperatiba Elkartea, Euskal Herri osoko ikastolak bilduko dituen erakunde berria. Zuzendari lana erronka gisa, baina batez ere «ilusio handiz» hartu du Imanol Igeregik (Deustua, Bilbo, 1955). «Beti izan dugu amets bat: Euskal Herriko ikastola guztiak elkarte bakarrean egotea. Amets hori betetzen ari da». Erakundearen asmoen berri mintzatu da BERRIArekin.
Udan aurkeztu zenuten formalki kooperatiba berria. Nolakoa izan da une horretara iristeko prozesua?
Egia da prozesuan gorabeherak izan direla, batzuetan bat ez etortzeak sortu direla, baina ikastolen historian behin baino gehiagotan gertatu dira halakoak, eta hemen denok ahalegin bat egin behar dugu geure burua geroari begira kokatzeko. Gertatutakoa hor dago, eta etxean garbitzea adostu dugu; akordioak ikastolekin egin behar ditugu, eta hartara mugatuko gara. Une honetan, batez ere hedabideei begira, existituko ez balitz bezala hartzen dugu egoera hori, eta hala jokatuko dugu. Adostasuna dago, akordioa dago, eta guk akordioak bete egiten ditugu.
Gorabeherak aipatzean, nafar ikastolekiko harremanaz ari zara, ezta?
Ez bakarrik, baina batez ere. Une honetan zentzu funtzional batean Nafarroako ikastolak Euskal Herriko ikastolak dira, haiekin egiten dugu lan normaltasun osoz, eta hori bermatu behar dugu zerbitzuen ikuspegitik. Horretan ari gara, eta aurrera egingo dugu.
Hainbat ikastola jada bazkidetu dira kooperatibara, beste batzuk aurki egingo dute. Nola doa egitura berrietara egokitzeko prozesua?
Ikastoletan bada egoera bitxi bat: ohiko batzarrak baliatu nahi izan ditugu bazkidetze prozesua egiteko, baina ikastolen erdiak-edo dute urte naturaleko jarduna; besteek ikasturtekoa dute. Batzuek uda baino lehen egin zuten; beste batzuk orain hasi dira. Prozesu hau orain arte bete da 62 ikastolatan; guztira, 100 gara, eta egin den ikastola guztietan atera da. Badugu Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Iparraldeko ikastolekin prebisio bat; azaroan eta abenduan, ezustekorik ezean, beste ikastola guztiek egingo dute, eta ez dugu uste arazorik izango denik guztietan baiezkoa ateratzeko. Normal doa, aurreikuspena betetzen ari da.
Nora bideratu nahi ditu bere indarrak orain kooperatiba berriak? Zein dira ikastolen erronka nagusiak?
Kooperatiba aurkezteko ekitaldian hainbat ekimen eta kezka planteatu genituen. Batetik, Ipar Euskal Herrian, euskararen koofizialtasuna da helburu nagusia. Gure itxaropena zen legean aurrerapausoak izatea, baina, zoritxarrez, hori ez da gauzatu; badirudi frantziar legegileek planteatu dutela atzerapausoa. Argi dugu aurrera egin behar dugula euskararen ofizialtasuna eskatzen duten eragile guztiekin. Eta, hilaren 24an, Baionan egingo den manifestazioan egongo gara; Euskal Herri osoko ikastolei eskatu diegu ahalegin berezia parte hartzeko. Guretzat da epe laburreko erronka berezia. Bestela, lagundu behar dugu Seaskan ikastolen garapena eta ezarpena bultzatzen.
Nafarroan, iragan asteko gobernu krisiaren ostean, Alberto Catalanek hartu du Hezkuntza Departamentua gidatzeko ardura. Zer espero dute ikastolek aldaketa horretatik?
Biziki kezkatuta gaude nafar gobernuko aldaketekin. Ez dakigu nora eraman nahi duten jardun politikoa, baina, dugun informazioaren arabera, ez doa bide onetik, are UPN-CDN ituna apurtzeko motiboa euskararen legearen ezarpen mugatua izan dela ikusita; aurrekaria hori izanik; badirudi nahiko konplikatua izan daitekeela ikastolen eta oro har euskara eta euskal kulturaren bilakaera Nafarroan. Adi egon beharko dugu, eta nafar ikastolei lagundu, horrek beren iraunkortasunean eragin handia izan baitezake. Jarrera aktiboa izango dugu.
Eusko Jaurlaritzan ere izan dira aldaketak kooperatiba sortzen ari zinetela. Nolakoa da harremana?
Hezkuntza Sailak arazo bat izango du, eta da baliabide gabezia garai batean egin beharko duela kudeaketa. Hala ere, guk zenbait gai planteatu ditugu. Lehena, euskarak zubi hizkuntz gisa zer-nolako trataera izango duen; eta hori hezkuntza sistemaz arduratuta planteatzen dugu, guk gure hizkuntz eredua baitugu eta ez baitu gugan zuzenki eragingo. Orain arteko bidean sakonduko dugu, baina batzuen tentazioa atzera egitea da. Eta hala planteatzen badute jarduera politikoa, gurekin egingo dute topo; aurrean izango gara, eta ezezko biribila emango diegu. Beste era batera jokatzea arduragabekeria litzateke gure aldetik.
Euskal Curriculuma ere ikastolen ardatz nagusien artean aipatu duzue.
Euskal Curriculuma izan liteke XXI. mendeko erronka nagusia ikastolentzat; erronka eta aukera nagusia. XX. mendean ikastolen ekarpena euskara eta euskal kulturaren sustapena izan bada, hor dugu orain erronka berria. Bide horretan ezin da atzera egin hainbat eragilek egin genuen akordioan, kasu honetan Hezkuntza Sailarekin. Akordio orokorra izan zen lehen aldiz eragile askoren artean; ikastolak, Kristau Eskola, Sortzen-Ikasbatuaz, eskola publiko batzuk, sindikatuak... horretan ezin gara atzera joan.
Curriculumetik Euskal Herria terminoa kentzeko aukerak kezka piztu du hezkuntzako eragileen artean. Zein da ikastolen iritzia?
Planteatu dute behin baino gehiagotan Euskal Herriaren esanahia mugatzea esparru kultural batera. Gutxieneko helburuak horiek badira, uste dut egin litekeela akordio bat gauzak garbi utzi eta erabilera adostu bat izateko. Bestela ikastolok, beti bezala, gutxieneko edukiak beteko ditugu, baina harago joango gara. Ez desafio gisa; hezkuntza proiektu propioa dugu, eta legeak ezartzen dituen gutxieneko edukiak beteta, inork ezin digu eragotzi harago joatea.
http://paperekoa.berria.info/harian/2009-10-08/011/005/euskal_curriculuma_da_xxi_mendeko_erronka_nagusia_ikastolentzat.htm

No hay comentarios:
Publicar un comentario