2010/12/15

Eskola berria

Hurrengo lerroetan, eskola berria zelan sortu eta zertarako sortu zen. Zelako aldaketak ekarri zituenetab...

Eskola Berria
Abendua 10, 2008 at 2:19 pm · Filed under Eskola Berria
Eskola Berriari buruz hona hemen kontutan hartu beharreko hainbat irizpide.
Lehendabizi historikoki izan duen bilakaera aztertzea komeni da: ESKOLA BERRIA Hezkuntza berrizteko eta eskolak zituen arazoak konpontzeko asmoz sortu zen mugimendua da. Eskola tradizionalaren aurrean eta honek garatzen zituen balore eta printzipioen aurrean garatzen den pentsamentuan, teoria pedagogikoetan eta metodoetan eraikiko da. Mugimendu berritzaile honek XIX. mendean izango du bere tokia baina ez du argirik ikusiko 1921. urtean, Calais-en, Liga International pour l’Éducation Nouvelle izeneko erakundeak ESKOLA BERRIAREN oinarriak eta orientazioak jaso zituenarte. Interesgarria oso da Liburu berdean gai honi ematen zaion trataera. Bertatik jasotzen dira hemen agertzen direnak, baina are ta interesgarriagoa da liburuak ematen duen azalpen sakona. ( Hezkuntzari Buruzko Teoriak eta Erakunde Garaikideak, 94tik 104. orrialdera)
Laburpen modura hona hemen Eskola Berrian ezartzen diren Teorien eta metodoen berri:
Eskola bizitzaren baitan kokatu behar da.
Eskolak kontutan izan behar ditu haurraren interesak.
Eskola aktiboa izan behar da.
Eskola egiazko bizi erkidegoa da.
Irakaslearen zereginari balio handiagoa eman behar zaio.
Eta noski, teoria hauen baitan lantzen diren hainbat teknika eto metodoloak ere agertu behar ditugu:
Indibidualizazioa
Gizarteratzea
Hezkuntzaren globalizazioa
Nork bere burua heztea

http://hezkuntza.wordpress.com/2008/12/10/eskola-berria-2/

No hay comentarios:

Publicar un comentario