kaixo!! Gu Iker Esparza, Ander Ezeiza, Andoni Costa eta Ander Goikoetxea gara eta blog honetan, hezkuntza ereduak lantzen ari gara (summerhill, Konstruktibismoa...), berton hezkuntza eredu ezberdinak jorratzeaz aparte, Euskal Curriculuma eta honen inguruko eztabaida, bideo eta artikulu ezberdinetaz lagunduta gai mamitsu hau landu dugu ahalik eta objetibotasun handienaz.
2011/01/05
SARRERA
2011/01/04
Pako ARISTI, Idazlea: «Eskolak birrindu egiten du denok berez dakargun indar sortzailea»
“Nire ikuspuntua guztiz anarkista da: eskola faxista da, gurasoak erabat autoritarioak... Ikuspuntu ezberdinak dituzte horrela, eurek aukera dezatela gero. Haur hauek daukaten freskura sortzaile hori eskolan birrindu egiten da. Nire liburuan 21 haurrek parte hartu dute. Haur hauek, 11 urterekin, badakite ipuin bat idazten. Denek idatzi dute eta nahiko ongi gainera. Hogei urterekin, ordea, ia inork ez du jakingo. Eskolak birrindu egiten du denok berez dakargun indar sortzaile hori, maila guztietan: idazten, margotzen, musika mailan... Gizarte honetan dirua irabazteko eraginkorrak diren baloreak ematen ditu eta
eskulan
izateko prestatzen zaitu”.Elkarrizketa osoa irakurri nahi izanez gero sar zaitezte hurrengo linkean:
http://www.gara.net/paperezkoa/20090322/128428/eu/Eskolak-birrindu-egiten-du-denok-berez-dakargun-indar-sortzailea
2011/01/02
Paulo Freire aurrez aurre
Hurrengo bideo hau, blog batean Paulo Freireri buruzko artikulu bat da. Oso interesgarria iruditu zait, honetan, honen ideologia argi eta garbi isladatzen delako, berari egindako elkarrizketa bat da izan ere.
Paulo Freire
Urtarrila 16, 2009 at 11:06 am · Filed under Bideoak, Ikuspegi kritikoa, Paulo Freire
Ikuspegi kritikoaren aita izan dela esan izan da. Munduarekiko duen ikuspegia zeharo harritzen gaitu, zintzoki gauza bakoitzari izen argi bat ipintzen dioenean. Hizketa goxoa eta argia erabiltzen du Zapaldu eta Zapaltzaile arteko harremana zein den eta nola sahiestu litekeen esateko. Bere ibilbidea gurean 1961. urtean hasten da, Recifen, Kultura Herritarraren Mugimendua sortu zuenean. Herritarren alfabetizazioa jarriko zuen martxan eta honek agintearen eta gobernuaren erantzun politiko errepresiboa eragin zuen. Hamasei urtez egon zen erbesteraturik, hasiera batean iheska Txilera joan behar izan zuen.Badira urte batzuk mundutik betiko joan zela baina oraindik ere bere itzaldiek gizon horren izaera nolakoa den argitzen jarraitzen dute. Youtubetik bat ipintzen dizuet baina bertan bada zerrenda luze bezain interesgarria.