“Nire ikuspuntua guztiz anarkista da: eskola faxista da, gurasoak erabat autoritarioak... Ikuspuntu ezberdinak dituzte horrela, eurek aukera dezatela gero. Haur hauek daukaten freskura sortzaile hori eskolan birrindu egiten da. Nire liburuan 21 haurrek parte hartu dute. Haur hauek, 11 urterekin, badakite ipuin bat idazten. Denek idatzi dute eta nahiko ongi gainera. Hogei urterekin, ordea, ia inork ez du jakingo. Eskolak birrindu egiten du denok berez dakargun indar sortzaile hori, maila guztietan: idazten, margotzen, musika mailan... Gizarte honetan dirua irabazteko eraginkorrak diren baloreak ematen ditu eta
eskulan
izateko prestatzen zaitu”.Elkarrizketa osoa irakurri nahi izanez gero sar zaitezte hurrengo linkean:
http://www.gara.net/paperezkoa/20090322/128428/eu/Eskolak-birrindu-egiten-du-denok-berez-dakargun-indar-sortzailea
No hay comentarios:
Publicar un comentario