BIDEAN
GALDUTAKOA
-Nori
zegokiok gaueko txanda?
- Josemairi.
- Bai zea! Ni atzo garbiketa txandan egon nintuan baina!
- Isil hadi ta ein zak agindutakoa! Ta okurritu ere ez niri hikaz egiten berriro, aitu al dek?
- Josemairi.
- Bai zea! Ni atzo garbiketa txandan egon nintuan baina!
- Isil hadi ta ein zak agindutakoa! Ta okurritu ere ez niri hikaz egiten berriro, aitu al dek?
Soldaduak suaren inguruan bildu ziren
gauaren hotzaren kontra egiteko. Gerran arerio ugari daude, eta haiei aurre
egiteko armak askotarikoak dira.
- Bueno, gure elkarrizketara
itzuliz, zer esan dik koronelak?
- Harekin egon nintzen atzo goizean, sargento. Hemen dakartzat bere mezua. Koronelak argi ta garbi hitz egin du: "este mensaje debe llegar raudo a nuestras tropas de reserva en Estella". Antza, osaba Tomasen agindu zuzenak omen dira.
- Ta nola egin dek zauri hori?
- Entziara igotzen nengoela, irrist egin eta erori naiz, ene sargentoa. Aurreko egunetan euria egin zuen eta... Eskerrak topatu ninduzuela! Bestela agian isabelino patruilaren batek...
- Lasai, "aduanero", hemendik etziok liberalik, aurreko porrotak direla medio, ez dittuk mendi eta basoetan barrena abiatzen. Gu aspaldi ez diagula bat ikusi.
- Hara... Kontua da ezin dudala nire misioarekin jarraitu eta mezu hau Lizarrara heldu behar da halabeharrez...
- Ta helduko dek! Martxelino! Gazte! Etor hadi honea!
- Bai, nagusi, esan.
- Aitu zak ondo. Gure katebegi mezulari honek istripu bat izan dik, beraz, hik ingo dek bere egitekoa, argi ziok?!
- Bai, nagusi! - gaztea tente jarri zen.
Sargentoak zaurituari esan zion:

- Umemoko honek ez dittuk ilerik
barrabiletan oindio, baino hemengo mendiak ondo ezagutzen ditek! Gazte! Eraman
zak gutun hau Lizarra derrepenten! Aittu?
- Bai, nagusi! Bihar atsaldean bertan izango nauk! Ay!
- Zenbatetan esan behar diat hire nagusia naukela ta neri hikaz ez iteko, alproja hori!
- Bai, nagusi ... Barkatu nagusi...
- Bai, nagusi! Bihar atsaldean bertan izango nauk! Ay!
- Zenbatetan esan behar diat hire nagusia naukela ta neri hikaz ez iteko, alproja hori!
- Bai, nagusi ... Barkatu nagusi...
Martxelinok behar zituen
ezinbesteko gauzak hartu eta zorroan gorde zituen. Hori egin bezain pronto,
kideei agur esan eta gauaren iluntasunean, basoan barrena abiatu zen.
Ilargi ia betea zegoen, beraz, aurrera egin zezakeen, baina tentuz eta pauso motelez.
Basoa gero eta itxiagoa zen, baina erritmoa mantendu behar zuen Martxelinok. Amildegi baten ertzetik zihoala, ilargi izpiek gutxi argitutako harri koxkor batek erorarazi zuen gure protagonista eta maldan behera metro batzuk egin zituen.

Zorionez, errekatxo baten gainean
erori zen eta ez zuen minik hartu.
- Nondik atera haiz mutil?- emakume ahots batek galdegin zion.
- Nork esan du hori?
- Hemen galderak nik iten dizkiat.
- Erori naun... Ilun zion eta...
- Mina hartu dek?
Burua altxatu eta, hara! Ezin zuen sinetsi bere begi parean zegoena! Biluzik zegoen neskato bat ikusi zuen erreka ertzean eserita. Martxelino, oraindik ere kolpeaz erdi zorabiaturik eta blai eginda, belauniko eta aho zabalik geratu zitzaion neskari begira, zer esan jakin gabe.
- Ondo al hago?
- B...b...bai...
- Orduan... Ezetz harrapatu! - esan zuen erdi barrezka.
Salto azkar batean jaiki eta katakume bat bezala basoan murgildu zen zilar azalezko izaki hura. Martxelino estropezuka altxatu eta bere atzetik abiatu zen, generalaren gutuna atzean utzirik, errekaren hondoan.
Esnatu nintzen bat-batean. Amets arraroa hura, oraindik ere bueltan adimenean... Adimena subkontziente eta kontzientearen artean zegoen horretan. Aitona zerbait berezia izatea nahi zuen nire barneko niren batek, argi eta garbi.
Ezin diot amets honi hain erraz ihes egiten utzi! Nire eleberrirako ideia onak izan daitezke!
Abiadan idatzi nituen oroitzapen lausoak, nire eskuak madarikatzen nituen bitartean, ez baitziren nire ahanztura baino azkarragoak.
Aitonak gerra karlistan borrokatu zuen eta nik amonak kontaturiko istorioak baino ez nituen bera imajinatzeko: Gazte bizi, argal eta ausart bat irudikatzen nuen. Banekien idealizatuta neukala, baina idealizazio hori oso gogoko nuen. Berriz ere etorri zitzaizkidan burura amonari egiten genizkion bisiten oroitzapenak: baserri ilun hura, oholen kirrinkak, amonaren esku zimurtuak... Beldurra eta miresmen arteko sentzazioa garbi oroitzen dut, zerbait misteriotsua edo magikoa baserri urrun horretan ezkutaturik balego bezala.
Nire ametsean aitonaren aurrean agertutako neska lamia behar zuen izan. Ametsean, ni aitona nintzen, edo agian zelatari isil eta ikusezin bat, ez dakit, ametsetan lehen perspektiba eta hirugarrena maiz uztartzen baitira.
Nire istorian, lamia horrek Ovidioren nayadeen eta ninfen antzera, zuhaitz bilakatu zitekeen, nire aitona (edo Martxelino) harrapatzear egongo zenean. Ez zen ideia txarra...
- ¡Hombre Julián! ¿Qué tal estás? Hace tiempo que no te veía.
- Muy bien Antonio, la vida no me trata mal.
Iruñako kaleetan beti egin behar duzu ezagunen batekin topo, ezin zaitezke inoiz helmugetara denboraz iritsi.
-¡Vaya! Me alegro de verte...
- Oye, Antonio, tengo algo de prisa, hablamos en otro momento ¿De acuerdo?
- Bueno, bueno, no quisiera retrasarte...
- Ya, ya...¡Hasta luego!
- ¡Hasta luego!
Este Julián siempre tuvo la cabeza en las
nubes... Siempre con la nariz metida entre libros... Creo recordar que sabía
hablar en vasco... Curioso personaje, desde el colegio que no le veía.
Ametsetetatik
eratorritako istorio hura osatzen jarraitu nuen: "zuhaitz adarren artean
ikus zitekeen neskaren gorputzaren zilar distirek gidatzen ninduten".
Oraindik ez nion "lamia" deitu nahi neskari, Martxelinok ez baitzion
ahate hankak edo urrezko orrazia ikusi momentura arte, baina sentzazio bat nire
barnean hazten nabaritu nuen. Lamia deskribatzen nuen bitartean, bere irudiak
apurka-apurka gorpuzten zihoala iruditzen zitzaidan, eta nire amonak esaten
zidan esaldi bat gogoratu nuen "izena duen orok izana du". Agian
horregatik ez nintzen "lamia" izena idazten ausartzen eta ametseko
edo istorioko neskari egozten. Nola liteke trenak, irratiak eta ke zutabe
luzeak botatzen dituzten tximiniak existitzen diren mundu honetan lamiarik
egotea? Ez al ditu arrazoiak munduaren ertzak konkistatu? Nola ezkuta daitezke izaki hauek kartografiatik? Ez, ez
dute izaterik papera edo eldarnioetatik at. Aspaldi hil egin genituen. Antza, izen izan ezinak dituzte. Eta amonaren kondairetako
izaki horiek berarekin hilko dira, tamalez, aurki.
No hay comentarios:
Publicar un comentario