2010/12/30

Hona eskola eredu inklusiboa azaltzen duen bideoa. Informazio osatuagoa eta zabalagoa nahi izanez gero, joan eskumako zutabean dagoen web loturara.

2010/12/29

Hona gaur egungo eskolaren kritika sakona. Orain arte, gaur egungo hezkuntza sistema gainetik kritikatzen dituen bideoak eta artikuluak jarri ditugu. Ideia honetan sakondu nahi izanez gero, ikusi Amerikako Estatu Batuetako hezkuntza sisteman (gaur egun hezkuntza sistema globalizatua dago, hortaz, gure herriko ikastetxeen egoerara aplikatu dezakegu teoria hau) oinarrituta dagoen honako bideoa:

2010/12/23

La lengua de las mariposas

Gerra Zibilaren hasieran kokatuta, Galizian, ideia errepublikarrak dituen irakasle baten eta bere ikasle baten arteko harremanean oinarritutako pelikula da LA LENGUA DE LAS MARIPOSAS. Hona hemen pelikularen trailerra




Pelikula honetan, irakasleak, bere klaseak era askatzaile batean ematen ditu, beraz, hezkuntza askatzaile baten barnean kokatuko gernuke bere pedagogia eredua.

2010/12/19

ESKOLA TRADIZIONALA vs ESKOLA MODERNOA

Argi dago Euskal Herrian aldaketa handia eman dela hezkuntzari dagokionez urte gutxitan, Francoren diktadura da honen errudun handia.Diktadura garaian Euskal Herrian oso atzeratuta gelditu baitzen Francok inposatutako hezkuntza sistemaren kulpaz. Atzerapen hau korrika eta presaka gainditzen saiatu gara azken urteetan eta asko dira mutur batetik bestera joan garela uste dutenak.Eskola tradizionalak educare deituriko hezkuntza sistema defendatzen zuen. Metodologia honek bultzatzen duena honakoa da, haurrak jakinduriaz hutsik daude, eta irakasleak jakinduriaz bete behar ditu, haurrak baino gehiago baita.Metodologia honekin haur guztiei berdin irakasten zaie, irakaslea ez da arduratzen haur bakoitzak izan ditzakeen arazo edo zailtasunez, eta haurrek ezertarako gaitasunik ez dutela pentsatzen du.Eskola modernoak aldiz eduicere deituriko hezkuntza sistema defendatzen du. Metodologia honek haur bakoitzak bere gaitasunak dituela esaten du, eta haurra estimulatu behar dela gaitasun horiek azaleratzeko eta behin azaleratuta gaitasun horiek bultzatuz hezkuntza egokia emateko. Honela, irakaslea haur bakoitzak dituen gaitasunetan oinarritzen da haur horri nola irakatsi erabakitzeko.Hemen duzue bideo bat non adin txikikoen epaile batek bere iritzia ematen duen hezkuntzari buruz:(lehen zatia)(bigarren zatia)Gure ustez arrazoi osoa dauka epaile honek, lehen haurrak ez ziren ezertarako kontutan hartzen eta gauza guztietan helduen maila baino beherago jartzen ziren, ez zitzaien ezertarako iritzirik eskatzen. Gainera oso diziplina gogorar ezartzen zitzaien, irakasten zitzaiena bete behar zuten zehatz mehatz eta bestela kastigu fisikoak erabiltzen zituzten. Orain aldiz haurrak gauza guztietatik gehiegi babesteko joera dago, bizitza errealetik isolatuz. Haurrari dauzkan kapritxo guztiak egin behar zaizkio eta bere iritziaren arabera jokatzen dute gurasoek. Guk uste egokiena bi joeren artean puntu bat bilatzea litzatekeela egokiena, lehen haurrei ezartzen zitzaien diziplina gogorra ez zaigu ondo iruditzen baina gurasoek haurren iritziaren arabera jokatzea ere ez.Informazio gehigarria:Eskola tradizionala: http://translate.google.es/translate?hl=es&langpair=en%7Ces&u=http://en.wikipedia.org/wiki/Traditional_educationEskola modernoa: http://es.wikipedia.org/wiki/Escuela_ModernaEskola tradizionala vs modernoa: http://www.monografias.com/trabajos14/enfoq-didactica/enfoq-didactica.shtml

http://giputxik.blogspot.com/2010/10/1-galdera-eskola-tradizionala-ala.html

IRAKASKUNTZA EUSKARAZ IPAR EUSKAL HERRIAN

Hainbat eta hainbat artikulu igoarazi ditugu irakurleak hezkuntza metodo ezberdinak daudela ikus dezaten. Hala ere, euskal herrian, Iparraldean hain zuzen, hezkuntza Euskal Autonomia erkidegoan dagoenaren ezberdina da.

Gaur egungo euskara eta euskarazko eskola-irakaskuntza Ipar Euskal Herrian
Hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza dugu hizkuntza-politiken alor garrantzitsuenetariko bat, eta hain da garrantzitsua ezen soziolinguista batzuek hizkuntza-plangintzako berariazko alor bat gehitu diotela corpusaren eta estatusaren plangintzari: jabetze-plangintza (acquisition planning, Robert Cooper, 1989). Mundu osoan ikusi da irakaskuntza dela familian transmititzen ez diren hizkuntza gutxituak babesteko lehen tresna edo baliabide bakarra. Horixe da Ipar Euskal Herrian ere gertatzen dena.
Garatzen ari den irakaskuntza
Duela gutxi Euskararen Erakunde Publikoak azken lau urteotan alor horretan egin den lana aurkeztu du. Euskaraz irakasteko hogeita hamar ikasgela ireki dituzte lehen mailako ikastetxeetan (hogeita bost eskolaurrean eta bost lehen hezkuntzan). Irakaskuntza-eredu guztiak kontuan hartuz, euskara edo euskaraz irakasten den eskolen kopurua % 30,4tik % 39,4ra igo da. Lurralde-estaldura hobetu da beraz; baina zenbaki horiek ez dira adierazgarrienak, izan ere, eskola batzuetan euskara ikasle gutxi izan daitezke. Ikasgela bat eta eskola oso bat errealitate biziki desberdinak dira. Lehen hezkuntzan (hamaika urte arte), parekotasun-eredu elebidunean eta murgiltze-ereduan dauden haurren kopurua % 24,5etik (2004-2005) % 31ra (2008-2009) igo da. 1990eko hamarkadaren erdialdera, kopuru horrek ez zuen % 10 gainditzen.
Azpimarratu behar da Frantziako eskualdeetako hizkuntzen artean euskara dela ikasle kopuru handiena duena. Beraz, esan dezakegu euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren garapena dela Ipar Euskal Herriko hizkuntza-politika publikoaren arrakastarik handiena.
Irakaskuntza horren mugak eta akatsak
Halere, irakaskuntza horrek baditu bere mugak eta akatsak. Ez ditugu denak hemen zehazki azalduko. Prentsaren eta iritzi publikoaren aurrean pozik agertu arren, Euskararen Erakunde Publikoak berak erakutsi du irakaskuntzaren egiazko egoeraz jabetzen dela. Horrela, 2008ko urtarrilean argitaratu zuen Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren egituraketa kualitatiboa izenburuko dokumentuan zenbait lan-ildo aurkeztu zituen.
Hezkuntza-programa ofizialetan ikasle elebidunen hizkuntza-gaitasunak ez dira oraindik osoki finkatu eta ez dituzte azterketa ofizialetan neurtzen (euskarazko probak gutxi dira eta arraz partzialak); irakasleen prestakuntza ez da oso zorrotza eta beren espezialitatearen eskakizunak ez dituzte kontuan hartzen; irakaskuntza eskaintza ahula dute kolegioetan (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 11 urtetik 16 urte arte) eta are ahulagoa lizeoetan (Batxilergoa arte); lanbide-ikastetxeetan eta ikastetxe teknikoetan kasik ez dago eskaintzarik; bigarren hezkuntzan, ordu-parekotasuneko eredu elebidunean, ordu kopuruak ez dira errespetatzen; unibertsitate-ikastegietan euskarak ez du lekurik, Baionako fakultateko Euskara Ikasketak sailean salbu; hizkuntza gutxitu denen kasuan bezala, murgiltze-eredua da eraginkorrena ikasle frankofono elebakarra elebidun orekatu bihurtu ahal izateko eta hori da gutxien garatu den eredua Ipar Euskal Herrian...
Eskola ikaskuntzaren ondotik, zergatik euskaldun izan? Zein izan daitezke irakaskuntza horren helburu aitortuak eta ezkutuak?
Galdera horiek erantzun luze eta argudiatuak mereziko lituzkete. Hemen argibide batzuk baino ez ditugu emango.
Euskararen Erakunde Publikoak 2006ko Hizkuntza politika proiektuan esaten du «bete beharreko helburua hiztun osoen kopurua emendatzea» eta «belaunaldi gazteenen aldeko apustua egitea» dela. Proiektuaren helburu hori ez da behar bezain zehatza, orokorregia da. Hizkuntza-politikako esperientziek, bereziki Irlandakoak, erakutsi digute eskola ez dela gai hizkuntza gutxitu baten erabilera bultzatzeko, ikasgelatik kanpo hizkuntza hori erabiltzeko arrazoirik ez badago. Hizkuntza ikaskuntza ezin da eraginkorra izan hizkuntzak xede-biztanleriarentzat gizarte-funtziorik ez badu.
Soziolinguista batzuen ustez, hizkuntza-politikak, politika denek bezala, helburu ezkutuak izan ditzake. Arduradun politikoek nahiago lukete garapen itxura agertu hizkuntza menderatuaren eta menderatzailearen arteko aldaketa lortu baino. Hizkuntza-plangintzek linguistikoak ez diren helburuak ere badituztela pentsatzen dute soziolinguista horiek. Orduan zerk motibatzen ditu arduradun politikoak? Galdera horrek euskararen irakaskuntzaz eta ezagutzaz haraindi eramaten gaitu. Erantzunak Ipar Euskal Herrian indarrean dauden gizarte harremanen analisia mereziko luke.
Datu, gogoeta eta galdera gehiegi ez metatzearren, esan daiteke Ipar Euskal Herrian garatzen ari den irakaskuntzak eragin baikorra duela gazteen euskararen ezagutzan. Hala eta guztiz ere, ezagutza erabilerarako sine qua non baldintza bada ere, agerikoa da ezagutzaren garapena ez dela erabilerarekin parekaturik joaten, ezta hizkuntzaren aldeko jarrera positiboarekin ere. Ipar Euskal Herrian euskara sustatzearen aurkako jarrerarik nabarmenena 16-24 urteko adin-multzoan gertatzen da (ikus IV. Inkesta Soziolinguistikoa 2006).
Ondorioz, Ipar Euskal Herrian euskararen ezagutza garatzeko irakaskuntza behar-beharrezkoa baldin bada ere, hizkuntza-politikak euskarak balio sozial handiagoa izatea lortu beharko du, euskarak funtzio sozial berriak eskuratu eta, aldi berean, dagoeneko dituenak berma ditzan: euskara irakasteko hizkuntza izatea horietako bat da.Jean-Baptiste Battittu CoyosHizkuntzalaria

http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1247123618

KONDUKTISMOAREN DEFINIZIOA

"Konduktismoari buruzko hainbat bideo ikusi ondoren, konduktismoaren definizioa ezagutzeko ordua da. definizioa hau gehienbat Watson jaunak proposatutako ideietan oinarritzen da.

Para el Conductismo, todo comportamiento y todo pensamiento es puro condicionamiento.
El representante más importante del Conductismo fue John B. Watson (1878-1958).
Watson estaba interesado por la conducta animal; le impresionaba el hecho de que al estudiar a los animales es posible no tener en cuenta a la conciencia y observar solamente lo que hacen. Se preguntaba si se podría hacer hacer lo mismo con los seres humanos.
La conducta es real, objetiva y práctica, en tanto que la conciencia no se puede observar; por lo tanto decidió suprimirla y ocuparse de la conducta.
A pesar de las objeciones que existían en Estados Unidos a la psicología tradicional, sus colegas consideraban su decisión muy radical y se opusieron a su teoría.
La razón del término “conductismo” se debe a que se trata de una teoría que se interesa únicamente en la conducta, no en la experiencia consciente.
Watson insistía en que la conducta humana debía estudiarse tan objetivamente como el comportamiento de las máquinas. La conciencia no era objetiva, por consiguiente, no era válida científicamente y no se la podía estudiar en forma científica.
Para Watson una conducta como el habla se explicaba como el movimiento de los músculos de la garganta, y el pensamiento era considerado para él una conversación en silencio consigo mismo. En cuanto al sentimiento y la emoción para Watson sólo eran los movimientos de los músculos del intestino.
Si bien estas definiciones parecen absurdas, no se puede ignorar la enorme importancia de esta postura para el desarrollo de la psicología como ciencia.
Antes de Watson se realizaron muchos estudios objetivos de la conducta, pero él se destacó como el hombre que convirtió este tipo de estudio en un movimiento y una filosofía nacional.
Para Watson la conducta era una cuestión de reflejos condicionados, es decir, de respuestas aprendidas mediante un condicionamiento.
Todo lo que hereda el hombre es un cuerpo con unos pocos reflejos y las diferencias en capacidad y en personalidad dependen del aprendizaje. En este sentido, Watson fue en varios aspectos un fuerte exponente de la importancia del medio ambiente en detrimento de los factores hereditarios. No había límites, prácticamente, para lo que podía llegar a ser el hombre, si se lo condicionaba adecuadamente.
Esta postura tuvo grandes implicancias para la crianza de los niños, la educación, la publicidad y la organización social.
Las ideas de Watson se ajustaban perfectamente bien a la creencia norteamericana, en la igualdad de oportunidades, en el énfasis sobre la practicidad del factor no emocional y en la fe en el progreso.
Pero no era sólo Watson el único en presentar una teoría objetivo porque en ese momento ya existían otras tendencias orientadas hacia la objetividad y la importancia del medio ambiente.
Watson se inspiró en la filosofía empirista de John Lock, en Inglaterra y la psicología fisiológica de Pavlov en Rusia. No obstante, imponer su teoría no fue fácil en su país y tuvo que enfrentar mucha oposición.
Según Watson podemos crear una multiplicidad de nuevas conexiones estímulo-respuesta mediante el proceso de condicionamiento. Si un nuevo estímulo actúa junto con el estímulo para la respuesta refleja, después de varios apareamientos similares el nuevo estímulo producirá, por sí solo, la respuesta.
Pavlov fue el primero en describir este proceso de condicionamiento que hace posible que cada respuesta del repertorio original de reflejos sea producida por una gran variedad de nuevos estímulos, además de los que la produjeron originariamente.
Según Watson, mediante la formación de una serie de reflejos simples es como se aprende a responder a situaciones nuevas.
Watson acepta la existencia de tres pautas innatas de reacción emocional: el miedo, la ira y el amor, que según él sólo se refieren a pautas de movimientos y no a sentimientos conscientes.
Todo lo que pensamos, sentimos, decimos o hacemos implica, en diversos grados, la actividad de todo el cuerpo y ésta es la base fundamental del conductismo.
El Conductismo de Watson, en su afán de encontrar un objeto medible en el hombre, se reduce a considerarlo como un aparato mecánico que responde frente a estímulos.
De esta manera se puede estudiar al hombre como a una máquina, modificar sus hábitos, cambiarlos por otros y hasta predecir su comportamiento ante un estímulo.
Como toda teoría, ésta también tiene sus grandes limitaciones, sin embargo fue el precursor de varias corrientes de pensamiento que fueron complementando y perfeccionando esta orientación.

http://psicologia.laguia2000.com/general/el-conductismo

2010/12/18

FORMAKUNTZA

Hona hemen hezkuntza planteatzeko bi era ezberdin. Zure jakinduria handitu nahiean eta zure eztabaidatzeko esparrua zabaldu nahiean informazio hau eskeintzen dizugu:

Hezkuntza indibidualista eta lehiakorra:


Hezkuntza kooperatiboa eta kolektiboa: