Mostrando entradas con la etiqueta Euskaldunen hausnarketak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskaldunen hausnarketak. Mostrar todas las entradas

2011/01/04

Pako ARISTI, Idazlea: «Eskolak birrindu egiten du denok berez dakargun indar sortzailea»

Intxaurrondoko (Donostia) Ikastolako 21 ikaslek idatzitako ipuinak oinarri hartuta, Elurte bateko ipuinak liburua osatu du Pako Aristik, eta Gara egunkariari azaldu dio eskola “faxista” iruditzen zaiola.



“Nire ikuspuntua guztiz anarkista da: eskola faxista da, gurasoak erabat autoritarioak... Ikuspuntu ezberdinak dituzte horrela, eurek aukera dezatela gero. Haur hauek daukaten freskura sortzaile hori eskolan birrindu egiten da. Nire liburuan 21 haurrek parte hartu dute. Haur hauek, 11 urterekin, badakite ipuin bat idazten. Denek idatzi dute eta nahiko ongi gainera. Hogei urterekin, ordea, ia inork ez du jakingo. Eskolak birrindu egiten du denok berez dakargun indar sortzaile hori, maila guztietan: idazten, margotzen, musika mailan... Gizarte honetan dirua irabazteko eraginkorrak diren baloreak ematen ditu eta eskulan izateko prestatzen zaitu”.



Elkarrizketa osoa irakurri nahi izanez gero sar zaitezte hurrengo linkean:
http://www.gara.net/paperezkoa/20090322/128428/eu/Eskolak-birrindu-egiten-du-denok-berez-dakargun-indar-sortzailea

2010/12/16

MUSIKA ETA HEZKUNTZA

Hona Mikel Laboaren hezkuntzarekin, autosufizientziarekin, autonomiarekin eta askatasunarekin zerikusia daukan kantua:

BI KATE

Gogo eta gorputzaren
zilbor hesteak:
bi kate.

Bi kate,
biak ebaki beharrezkoak:
bat gorputzaren bizitzeko,
bestea gogoaren askatzeko.
Adizu, ama
badakizu
sortze berean
zuri gorputzez lotzen ninduen
zilbor-hestea
sendagileak nola eten zuen.
Lehenengo eten beharra izan zen:
bizitzaren
bizitzeko lehen legea.
Haurtzaroan
titia eman zenidan,
mutil-zaroan
eskoletara bidali
bizitzarako armak hartzearren.
Dena eskertzen dizut
duen balore guztian,
nik ahal dutan neurrian
nainan, gaztaroan
amatxo maite!
Ohar zaitezte
benetan maite nauzun ama
izan nahi baduzu
eta nik zu maitatzea,
ni naizena
nik izatea nahi dutana izatera
utzi behar nauzula,
hau baita bide bakarra
biok alkar sanoki maitatzeko,
biok alkar osoki eta betikoz
maitatzeko,
zuk zure nortasunaz,
nik nereaz,
zuk zure nortasunaz,
nik nereaz.
Ama!
Eten dezagun
lehen gorputzarena bezela
orain,
gogoaren zilbor-hestea.
Ama!
Gogoaren zilbor-hestea.

Nahi izanez gero, web orri honetan entzugai dago:

http://www.goear.com/listen/b058c4a/zilbor-hesteak-bi-kate-mikel-laboa

2010/11/23

Sasoi Makalak

Joseba Sarrionandiak hezkuntzaren inguruan egindako poema bat da hurrengo lerroetan idatzi duguna, goza ezazue Euskal Herrian sortu den poeta onenetako baten hitz eta hausnarketekin.

Sasoi Makalak

Gaua sartzen ari da
eta gaur ere,
zalantza haziak ereiten ari naiz
zalantzondoak biltzeko.

Guztia dakigula uste dugu ta
kaleko loreak, bere latinezko izena
ikasi ezinik dabiltza.

"Zalantza" herrian, "Uste dut" jauna,
historian idatzi den zientzia libururik
zehaztena irakurri,
eta harritu (egin) da,
guztiz harritu da:
1997 orrialde txuri ditu eta,
beste guztiak
ezagutzen ez dugun hizkuntza
arrotz batetan idatzita daude.

Esan dudanaren arrazoia:
hezkuntza sistemaren erdoila,
bizitza zientzia bakarrik dela
irakasten duen eskola ustela.
Ez dakizue ezer!

Sentimendurik gabeko hezkuntza,
gure kulturaren zapalkuntza.
Hori dela eta egunero
zuen hitzak aditu eta gero
sistema gorroto dut.