2010/11/24

Eskola etxean

Hurrengo bideoan, beste eskola eredu bat defendatzen da, eskola etxean egotea hain zuzen. Zoritxarrez, sistema honek berau ez emateko hari guztiak oso ondo lotuak ditu (gurasoen lanordu luzeak, umeak etxean hezi nahi dituzten gurasoak zigortzea, etab.).

Zer ikasten dugu? Lehenik eta behin, pertsonak izaten!

Hona hemen, Ana Guillen, Paideia eskola anarkistako ikasleak, idatzitako eskutitz baten zatitxo bat, non bere ikasketa prozesuaren inguruan hitz egiten duen:

¿ Qué aprendemos?

Lo primero a ser personas, cosa que en los tiempos que corren es difícil encontrar alguna, por ello intentamos formarnos, para que de aquí a un futuro, podamos tropezarnos con pocas, varias o, quien sabe, muchas de ellas y hagan al menos, mover y agitar a las grandes masas.

Siguiendo la línea, aprendemos desde muy pequeña edad a tomar nuestras propias decisiones, a elegir lo que queremos o no queremos hacer, y así vamos elaborando nuestra capacidad de elección, y nos sirve para no tener dependencia, y ser personas más seguras de sí mismas.

Trabajamos valores como, el respeto, la solidaridad, la responsabilidad, la comunicación, la justicia, la igualdad, la tolerancia, la no-violencia, la amistad, la libertad y una lista bien larga que aunque en el mundo se tape aquí vivimos con ella y hacemos ver que son parte del Ser Humano.

Empezamos hacer uso de nuestra Libertad, partiendo de la base Responsabilidad. Esto supone compromiso y esfuerzo, seguridad y ganas de luchar y, como bien diría una compañera ¡ LA LIBERTAD NO SE REGALA, HAY QUE CONQUISTARLA!

Eskutitz osoa irakurri nahi izatekotan, sar zaitezte hurrengo helbidean:
http://www.paideiaescuelalibre.org/Carta%20de%20Ana.htm

Irakasleari idatzitako eskutitza

Bideo honetan, haur baten ikuspegitik, irakasleari egin diezazkiokegun galderak edo eskaerak. azaltzen dira. Bertan, ikasleen ehuneko handi baten nahiak azaltzen direla esatera ausartzen gara.


Irakasle orok ikusi beharko lukeen bideoa, oso aberasgarria baita, ikasle-irakasle arteko harremanerako eta ikasketa prozesuan zalantzarik gabe ematen den ikasleen motibazioaren galera ez gertatzea saiatzeko.

Deseskolarizazioa

Hona hemen eskolaren inguruko beste iritzi bat: deseskolarizazioa edo eskolarik gabeko gizartea.
Ideia hau Ivan Illichek plazaratu eta garatu zuen, eta eskolaren izaeraren inguruko eztabaida sakon bat eragin zuen.
Bere ustez, eskola gizarte hierkizatuak bere horretan jarrai dezan, erraminta baino ez da, zeinetan ezagutza instituzio baten bitartez monopolizatua izaten den.


2010/11/23

Egungo eskolaren inguruan hausnartzen...

Egun existitzen diren eskola gehienetan ematen den ikasketa prozesua edo metodoa azaltzen digun bideoa dugu hurrengoa.
Bertan argi agertzen da, ikasleei irakasleek irakatsi nahi dietena ezer gutxi axola zaiela, motibazio oso baxua dutela (ikasi beharrekoa gutxi axola baitzaie) eta azkenean, azterketetarako ikasi eta gero den dena ahazten dutela.
Bideoak ederki erakusten digu, gaur egun nagusia den hezkuntza metodoak sustraiean duela arazorik handiena, eta aldaketa haundi baten beharra duela.

LA EDUCACION COMO PRACTICA DE LA LIBERTAD



Zer esan nahi du irakasteak, gizarte hegoamerikarrek XX.mendearen erdialdera bizi dituzten aldaketa bortitz eta mingarrien baitan?
Paulo Freireren erantzuna argia da, ``benetako heziketa, mundua eraldatzeko, pertsonaren praxisa, hausnarketa eta ekintzan oinarritua izan behar da´´.
Liburu honetan beraz, bere pedagogia eraldatzaile hori azaltzen digu. Ez dugu ahaztu behar, Freireren pedagogia, ``zapalduaren pedagogia´´ bezala ulertu behar dela, berak ez baitu transizio, adaptazio edota modernitatearen modeloetan sinisten, berak, modelo apurtzaile, aldakor eta eraldatzailea aldarrikatzen du.

Sasoi Makalak

Joseba Sarrionandiak hezkuntzaren inguruan egindako poema bat da hurrengo lerroetan idatzi duguna, goza ezazue Euskal Herrian sortu den poeta onenetako baten hitz eta hausnarketekin.

Sasoi Makalak

Gaua sartzen ari da
eta gaur ere,
zalantza haziak ereiten ari naiz
zalantzondoak biltzeko.

Guztia dakigula uste dugu ta
kaleko loreak, bere latinezko izena
ikasi ezinik dabiltza.

"Zalantza" herrian, "Uste dut" jauna,
historian idatzi den zientzia libururik
zehaztena irakurri,
eta harritu (egin) da,
guztiz harritu da:
1997 orrialde txuri ditu eta,
beste guztiak
ezagutzen ez dugun hizkuntza
arrotz batetan idatzita daude.

Esan dudanaren arrazoia:
hezkuntza sistemaren erdoila,
bizitza zientzia bakarrik dela
irakasten duen eskola ustela.
Ez dakizue ezer!

Sentimendurik gabeko hezkuntza,
gure kulturaren zapalkuntza.
Hori dela eta egunero
zuen hitzak aditu eta gero
sistema gorroto dut.