2011/01/05

SARRERA

Kaixo irakurle!

Gure proiektua hezkuntza eredu egokiena topatzea du helburu eztabaidaren bidez.
Zergaitik eztabaidaren bidez? Inposizioa gaitzetsi nahi dugulako eta arrazoian eta partehartzean sinisten dugulako erabakiak hartzeko.

Gure helburua aurrera eramateko hezkuntza eredu ezberdinen inguruko informazioa eskeintzen dizugu, baita gai honekin erlazioa duten hezkuntzaren munduko eta garapenaren sikologiako informazioa. Horretaz gain, euskal curriculum-eko hainbat artikulu eta datuak eskeintzen ditugu, hezkuntza eredu egokia leku zehatz batetan kokatu nahi dugulako, Euskal Herria, alegia, eta hortik mundura zabaldu, horregaitik garrantzitsua deritzogu euskal curriculum-eko proposamena ere ezagutzea. Hezitzaileak garen heinean, jakintza hiru atal dituen prozesu batetik igaro behar da eraginkorra izateko: informazioa jaso, hausnartu eta eztabaidatu. Prozesu hau betetzeko erreztasunak ematen ditugu gure blogean, hots, eredu egokiena bozkatzeko aukera eskeintzen dugu eta eztabaidatzeko eta iritziak trukatzeko foro bat zabaldu dugu.

Blog honetan eskeintzen dugun informazioa iturri desberdinetatik hartu dugu, bai beste web atarietatik, bai Youtubetik. Gure aburuz, interneteko informazioa ez dauka jabe pribaturik eta interneteko pribatizazioaren kontra gaude, horregaitik edozein informazio eskeini eta eralbiltzen dugu.

Agur bero bat! Irakurri, ikusi, pentsatu, hausnartu, eztabaidatu...eta ekin!

2011/01/04

Pako ARISTI, Idazlea: «Eskolak birrindu egiten du denok berez dakargun indar sortzailea»

Intxaurrondoko (Donostia) Ikastolako 21 ikaslek idatzitako ipuinak oinarri hartuta, Elurte bateko ipuinak liburua osatu du Pako Aristik, eta Gara egunkariari azaldu dio eskola “faxista” iruditzen zaiola.



“Nire ikuspuntua guztiz anarkista da: eskola faxista da, gurasoak erabat autoritarioak... Ikuspuntu ezberdinak dituzte horrela, eurek aukera dezatela gero. Haur hauek daukaten freskura sortzaile hori eskolan birrindu egiten da. Nire liburuan 21 haurrek parte hartu dute. Haur hauek, 11 urterekin, badakite ipuin bat idazten. Denek idatzi dute eta nahiko ongi gainera. Hogei urterekin, ordea, ia inork ez du jakingo. Eskolak birrindu egiten du denok berez dakargun indar sortzaile hori, maila guztietan: idazten, margotzen, musika mailan... Gizarte honetan dirua irabazteko eraginkorrak diren baloreak ematen ditu eta eskulan izateko prestatzen zaitu”.



Elkarrizketa osoa irakurri nahi izanez gero sar zaitezte hurrengo linkean:
http://www.gara.net/paperezkoa/20090322/128428/eu/Eskolak-birrindu-egiten-du-denok-berez-dakargun-indar-sortzailea

2011/01/02

Paulo Freire aurrez aurre

Hurrengo bideo hau, blog batean Paulo Freireri buruzko artikulu bat da. Oso interesgarria iruditu zait, honetan, honen ideologia argi eta garbi isladatzen delako, berari egindako elkarrizketa bat da izan ere.

Paulo Freire
Urtarrila 16, 2009 at 11:06 am · Filed under Bideoak, Ikuspegi kritikoa, Paulo Freire
Ikuspegi kritikoaren aita izan dela esan izan da. Munduarekiko duen ikuspegia zeharo harritzen gaitu, zintzoki gauza bakoitzari izen argi bat ipintzen dioenean. Hizketa goxoa eta argia erabiltzen du Zapaldu eta Zapaltzaile arteko harremana zein den eta nola sahiestu litekeen esateko. Bere ibilbidea gurean 1961. urtean hasten da, Recifen, Kultura Herritarraren Mugimendua sortu zuenean. Herritarren alfabetizazioa jarriko zuen martxan eta honek agintearen eta gobernuaren erantzun politiko errepresiboa eragin zuen. Hamasei urtez egon zen erbesteraturik, hasiera batean iheska Txilera joan behar izan zuen.Badira urte batzuk mundutik betiko joan zela baina oraindik ere bere itzaldiek gizon horren izaera nolakoa den argitzen jarraitzen dute. Youtubetik bat ipintzen dizuet baina bertan bada zerrenda luze bezain interesgarria.

http://hezkuntza.wordpress.com/category/ikuspegi-kritikoa/

2010/12/30

Hona eskola eredu inklusiboa azaltzen duen bideoa. Informazio osatuagoa eta zabalagoa nahi izanez gero, joan eskumako zutabean dagoen web loturara.

2010/12/29

Hona gaur egungo eskolaren kritika sakona. Orain arte, gaur egungo hezkuntza sistema gainetik kritikatzen dituen bideoak eta artikuluak jarri ditugu. Ideia honetan sakondu nahi izanez gero, ikusi Amerikako Estatu Batuetako hezkuntza sisteman (gaur egun hezkuntza sistema globalizatua dago, hortaz, gure herriko ikastetxeen egoerara aplikatu dezakegu teoria hau) oinarrituta dagoen honako bideoa:

2010/12/23

La lengua de las mariposas

Gerra Zibilaren hasieran kokatuta, Galizian, ideia errepublikarrak dituen irakasle baten eta bere ikasle baten arteko harremanean oinarritutako pelikula da LA LENGUA DE LAS MARIPOSAS. Hona hemen pelikularen trailerra




Pelikula honetan, irakasleak, bere klaseak era askatzaile batean ematen ditu, beraz, hezkuntza askatzaile baten barnean kokatuko gernuke bere pedagogia eredua.

2010/12/19

ESKOLA TRADIZIONALA vs ESKOLA MODERNOA

Argi dago Euskal Herrian aldaketa handia eman dela hezkuntzari dagokionez urte gutxitan, Francoren diktadura da honen errudun handia.Diktadura garaian Euskal Herrian oso atzeratuta gelditu baitzen Francok inposatutako hezkuntza sistemaren kulpaz. Atzerapen hau korrika eta presaka gainditzen saiatu gara azken urteetan eta asko dira mutur batetik bestera joan garela uste dutenak.Eskola tradizionalak educare deituriko hezkuntza sistema defendatzen zuen. Metodologia honek bultzatzen duena honakoa da, haurrak jakinduriaz hutsik daude, eta irakasleak jakinduriaz bete behar ditu, haurrak baino gehiago baita.Metodologia honekin haur guztiei berdin irakasten zaie, irakaslea ez da arduratzen haur bakoitzak izan ditzakeen arazo edo zailtasunez, eta haurrek ezertarako gaitasunik ez dutela pentsatzen du.Eskola modernoak aldiz eduicere deituriko hezkuntza sistema defendatzen du. Metodologia honek haur bakoitzak bere gaitasunak dituela esaten du, eta haurra estimulatu behar dela gaitasun horiek azaleratzeko eta behin azaleratuta gaitasun horiek bultzatuz hezkuntza egokia emateko. Honela, irakaslea haur bakoitzak dituen gaitasunetan oinarritzen da haur horri nola irakatsi erabakitzeko.Hemen duzue bideo bat non adin txikikoen epaile batek bere iritzia ematen duen hezkuntzari buruz:(lehen zatia)(bigarren zatia)Gure ustez arrazoi osoa dauka epaile honek, lehen haurrak ez ziren ezertarako kontutan hartzen eta gauza guztietan helduen maila baino beherago jartzen ziren, ez zitzaien ezertarako iritzirik eskatzen. Gainera oso diziplina gogorar ezartzen zitzaien, irakasten zitzaiena bete behar zuten zehatz mehatz eta bestela kastigu fisikoak erabiltzen zituzten. Orain aldiz haurrak gauza guztietatik gehiegi babesteko joera dago, bizitza errealetik isolatuz. Haurrari dauzkan kapritxo guztiak egin behar zaizkio eta bere iritziaren arabera jokatzen dute gurasoek. Guk uste egokiena bi joeren artean puntu bat bilatzea litzatekeela egokiena, lehen haurrei ezartzen zitzaien diziplina gogorra ez zaigu ondo iruditzen baina gurasoek haurren iritziaren arabera jokatzea ere ez.Informazio gehigarria:Eskola tradizionala: http://translate.google.es/translate?hl=es&langpair=en%7Ces&u=http://en.wikipedia.org/wiki/Traditional_educationEskola modernoa: http://es.wikipedia.org/wiki/Escuela_ModernaEskola tradizionala vs modernoa: http://www.monografias.com/trabajos14/enfoq-didactica/enfoq-didactica.shtml

http://giputxik.blogspot.com/2010/10/1-galdera-eskola-tradizionala-ala.html