2010/12/15

Bideo honetan, Watson doktorea Albert txikiarekin egiten duen esperimentua islatzen da. Ikusi eta eman zeuen iritzia.

http://www.youtube.com/watch?v=IteGZg2fWuY

FORMAKUNTZA

Jakin badakigu ezagutzarik gabe, ezin dela iritzi zuzen bat eduki, horregaitik pentsatu dugu gai sakon honen inguruan ahalik eta hobekien eztabaidatzeko, formazio txiki bat eskuragarri jartzea; batez ere sikologia arloan gure gaiarekin erlazio estua daukalako.

Honatz sikologiako iturri eta pentsamendu ezberdinak, irakurri eta hausnartu:

KONDUKTISMOA

http://www.slideshare.net/AinhoaEtxebarriaAgundez/behaviorismoa-edo-konduktismoa

KONSTRUKTIBISMOA

http://eu.wikipedia.org/wiki/Konstruktibismo_%28pedagogia%29

IKASTE SIKOSOZIALA

http://en.calameo.com/read/000035541a711b8a30081

CHOMSKY-REN INNATISMOA

http://es.wikipedia.org/wiki/Noam_Chomsky

Honako bideo honetan, Maria Montessorik erabiltzen zuen metodologia erakusten da. Irakaslea kasu honetan, "moderatzaile edo laguntzaile" bezala bakarrik agertzen da, ikasleak era autonomo batean lan eginez. Onena norberak ikustea da!

Eskola berria

Hurrengo lerroetan, eskola berria zelan sortu eta zertarako sortu zen. Zelako aldaketak ekarri zituenetab...

Eskola Berria
Abendua 10, 2008 at 2:19 pm · Filed under Eskola Berria
Eskola Berriari buruz hona hemen kontutan hartu beharreko hainbat irizpide.
Lehendabizi historikoki izan duen bilakaera aztertzea komeni da: ESKOLA BERRIA Hezkuntza berrizteko eta eskolak zituen arazoak konpontzeko asmoz sortu zen mugimendua da. Eskola tradizionalaren aurrean eta honek garatzen zituen balore eta printzipioen aurrean garatzen den pentsamentuan, teoria pedagogikoetan eta metodoetan eraikiko da. Mugimendu berritzaile honek XIX. mendean izango du bere tokia baina ez du argirik ikusiko 1921. urtean, Calais-en, Liga International pour l’Éducation Nouvelle izeneko erakundeak ESKOLA BERRIAREN oinarriak eta orientazioak jaso zituenarte. Interesgarria oso da Liburu berdean gai honi ematen zaion trataera. Bertatik jasotzen dira hemen agertzen direnak, baina are ta interesgarriagoa da liburuak ematen duen azalpen sakona. ( Hezkuntzari Buruzko Teoriak eta Erakunde Garaikideak, 94tik 104. orrialdera)
Laburpen modura hona hemen Eskola Berrian ezartzen diren Teorien eta metodoen berri:
Eskola bizitzaren baitan kokatu behar da.
Eskolak kontutan izan behar ditu haurraren interesak.
Eskola aktiboa izan behar da.
Eskola egiazko bizi erkidegoa da.
Irakaslearen zereginari balio handiagoa eman behar zaio.
Eta noski, teoria hauen baitan lantzen diren hainbat teknika eto metodoloak ere agertu behar ditugu:
Indibidualizazioa
Gizarteratzea
Hezkuntzaren globalizazioa
Nork bere burua heztea

http://hezkuntza.wordpress.com/2008/12/10/eskola-berria-2/

2010/12/14

EZTABAIDAREN TXOKOAREN AURKEZPENA

Kaixo irakurle maitea!

Jakinarazi nahi dizugu martxan jarri dugula foro bat non zure iritzia eman dezakezu hezkuntza eredu ezberdinen inguruan. Proiektu honen helburua eztabaida sortzea da, pertsona bakoitzak bere argumentuak, arrazoiak eta kritikak aurkeztuz.
Blog honen helburua hezkuntza eredu desberdinak aurkeztea eta egokiena topatzea du helburu, eta gure aburuz, bakarrik eztabaida eta arrazoiaren bidez iritzien adostasun batera heldu daiteke.

Foroa eskumako zutabean dago, beraz klikatu eta iritzia eman!

Zure pentsamendua jakiteko irrikitan gaude!
Hona Ken Robinson-ek emandako hitzaldi labur bat, non humorea eta adibide zehatz eta argiak erabiliz azaltzen duen nola gaur egungo hezkuntza sistemak gizakiak daukagun sormen gaitasun handia zapuzten duen eta soilik produktiboak izan daitezkeen gaitasunetan zentratzen den.

Honatz aurkezten dizuegu gaur egungo hezkuntza eredua gaitzesten duen eta pedagogia berri bat aurkezten duen dokumentalaren aurrerapena.





Bideo honetan oso gainetik ikusten da dokumental honen bitartez gaur egungo pedagogiaren eta alternatiba didaktikoaren beharra egiten den sakonketa, baina interesgarria iruditu bazaizue, hona hemen dokumental honen laburpena.



Dokumental hau ikaragarri interesgarria iruditu zaigu irakasle adituen iritziak eta eskola desberdinen ereduak aurkezten dituelako, eta ez duelako eredu berri bat inposatzen, baizik eta gaur egungoa zalantzan jartzen du pentsamendu kritikoaren bidez eta alternatiba eraginkor bat proposatzen duelako, hau da, eztabaida sortzea du helburu hezkuntza munduan dauden jendearen artean eta, oro har, gizartearen baitan.

Dokumentala zuen kuriositatea eta interesa piztu badu, web atari honetatik jeitsi dezakezue dohainik: